Sistemen ingeniaritza
Sistema guztien hornidura, integrazioa, kudeaketa eta mantentzea egiten dugu gure bezeroek eguneko lana arazorik gabe egin dezaten.
Plangintzak, analisiak eta diagnostikoak
Azterketak eta analisiak (bai orokorrak bai partikularrak) egiten ditugu gure bezeroen IKT sistemen arkitektura haien behar eta eskakizunen arabera era hoberenean diseinatzeko.
Orokorrean:
Plan estrategikoak eta zerbitzuak kanporatzeko planak.
Telekomunikazio planak eta IKT sistemen integrazio planak.
Negozioen kontingentzia eta jarraitutasunerako planak.
e.a.
Partikularki:
Migrazio planak edota aktualizazioak.
Sareen trafiko eta performantzia analisiak.
Segurtasun analisi eta planak.
Datu pertsonalen babeserako legera egokitzeko proiektuak.
e.a.
Instalazioak eta Integrazioak
Komunikazioak: adsl, lmds, satelite bidezko konexioak, zuntz optikoa, irrati komunikazioak, e.a.
Networking: egoitzen arteko sareratzea, sareko elektronika, zerbitzariak, lanpostuak, urruneko sarbideak, mugigarritasuna ofizinan (hari gabeko soluzioak), e.a.
Segurtasun digitala: segurtasun perimetral sistemak, suebakiak (firewall), birusen eta spamaren aurkako sistemak, web edukien iragazkiak, biltegiratze sistemak, e.a.
Ahotsa/Bideoa: Telefonoguneak, operadore automatikoak, ivr, ip ahotsa, streaming e.a.
Aplikazioak: sistema guztiak kudeatu eta gainbegiratzeko sistemak, ahots aplikazioak, posta elektronikoa, biltegiratze soluzioak, e.a.